Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Azaroak 25 Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

 

Minerva, Maria Teresa eta Patria Mirabal, hiru ahizpa hauek tinko borrokatu zuten Dominikar Errepublikan, 1950eko hamarkadan, Leonidas Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horregatik behin baino gehiagotan espetxeratu zituzten, bortxatu eta torturatu. Hala ere, ez zuten etsi euren borrokan.

1.960ko Azaroaren 25ean,Inteligentzia Militarraren Zerbitzuko heriotza-eskuadroi batek gelditu zituen errepidean. Auto batera igoarazi zituzten hirurak La Cumbre herrira eramateko. Han hil egin zituzten, eta gero jipoitu, jendeak auto-istripuz hil zirela pentsatzeko. 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak handik urte batzuetara, 1993an, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpena onartu zuen. Adierazpenak honela azaltzen  zuen zer den emakumearenganako indarkeria: “generoan oinarritutako biolentzia-ekintza oro, kalte fisiko, sexual edo psikikoak sortu edo gertatzeko bidean jartzen duena. Biolentzia horren adierazle dira, gertatu bizitza pribatuan gertatu bizitza publikoan, mehatxuak, presioa edo askatasuna bidegabeki debekatzea”.

 

 Ikastetxean egun hau aldarrikatzeko, mikromatxismoak landuko ditugu gelan.  

Naukas 2019

Irailaren 20an, modalitate zientifikoko batxilergoko 2. mailako ikasleek, Euskalduna Jauregian,zientzia-dibulgazioaren IX. Naukas ekitaldian parte hartu zuten.

Hainbat zientzialari eta zientzia-dibulgatzailek 10 minutuko saioen bidez, zientzia herritarrei gerturatzea lortzen dute, kasu batzuetan dibulgazioa  umorearekin eta ikuskizunarekin bat eginez, zientzia azpergarria ez dela izan behar agerian utziz.

 

Autobuserako leku libreen esleipena

Dagoeneko, geratzen ziren leku libreak esleituak izan dira eta lekuak beteko dituzten ikasleen familiekin emailez harremanetan jarri gara. Lehenengo autobuserako 3 leku esleitu dira eta ez dago leku gehiagorik, 2.autobuserako ez da eskaririk izan eta 10 leku daude libre eta 3.autobuserako 3 leku esleitu dira eta ez dago leku gehiagorik. 

Gogoratu baimenak aldi baterakoak direla eta autobusa erabiltzeko eskubidea duen ikasleren bat agertuko balitz baimena kentzera behartuta gaudela, eskubidedunari tokia uzteko.

19-20ko Testu liburuak

Jadanik argitaratu ditugu 19/20 ikasturteko liburuen zerrenda. Berauek ikusteko, IKASLEAK -> Testu liburuak

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kanpo utzi zuen. 29 urte badira gaixoak izateari utzi ziotela ofizialki.

Denbora honetan, orientazio sexo-afektiboa eta genero adierazpena askatasunez bizitzeko lortutako espazioak handitzen joan dira.

Hala ere,, zoritxarrez, errealitateak oraindik diskriminaziorik gabeko askatasun osoa ez da lortu. Ezin dugu beste aldera begiratu LGTBI+ kolektiboko partaideek jasatzen ari direnean eskubide urraketak, errepresioa eta jasarpenak Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok berebiziko ardura eta eragina dugu eskubideen borroka honetan. Aixerrotako komunitateak ere, gure geletan, patioetan zein bulegoetan, LGTBIQfobia baztertu eta aniztasunari behar duen tokia ematen jarraitu behar dugu.

LGTBIQfobiari aurre hartu diezaiogun guztion artean

 

 

2019/20 ikasturteko batxilergoko inprimakiak

Hurrengo estekak erabiliz, 2019/20 ikasturterako batxilergorako matrikula inprimakiak lor ditzakezue:

 

KORRIKA 21!!

Bihar, asteazkena, apirilak 10, 21. korrika gure eskualdera iritsiko da eta beti bezala institutuak parte hartuko du. Gure kilometroa 1538. da. 21:28an Getxoko Ormatza estartan hartuko dugu, Geroa ikastola parean, eta lekukoa Andra Mariko kiroldegiaren alboan dagoen birbilguneraino eramango dugu. Animatu eta parte hartu! Ttipi ttapa, ttipi ttapa... korrika!!
Bestalde, ikasleekin abestia landu dugu eta bideoklikaren bertsia landu ere bai, hau da emaitza.

 

DBH4, BATX1 eta BATX2 Ikasturterako matrikula inprimakiak

Hona hemen hurrengo ikasturterako inprimakiak

 

MARTXOAK 8 - EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

AIXERROTAk  bizitza erdigunean jarri nahi du!!

 

 

 

 

 

Martxoak 8ren harira

Martxoaren 8a dela eta, Emakumearen Eguna, DBH 4ko “Munduko Bertsolaritza” proiektuko ikasleek kantu bat egin dute. Kantuan, emakumeon aldarrikapenak isladatu nahi izan ditugu. Gora Emakumeak!


Eskerrik asko!

AURREMATRIKULA DBH 19/20

19/20 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2019/01/28tik 2018/02/07ra
  • Ikastetxean: 2019/01/28tik 2018/02/08ra

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.30     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.00

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Prozesuaren amaieran, emaitzak ikusi ahal izateko, "Ikasgunean" erregistratu beharko duzue, bertan argitaratuko baitira zerrendak.


Merkataritza ganbara

Aixerrotako Enpresa Ekonomiako ikasleek Bilboko Merkataritza Ganbara bisitatu zuten urtarrilaren 18an eta PreUnica lehiaketan parte hartu zuten

GETXO Udaleko LAN ETA GARAPEN teknikariak Aixerrotan

Abenduak18an GETXO Udaleko LAN ETA GARAPEN teknikariak gure Administrazio eta Kudeaketa ikasleekin bildu ziren, Startinnova proiektuetarako aholkuak emateko.
 Mila esker Elena Larburu eta Ainara Zabala

ALGORTAKO GIZA JANTOKIA

4. MAILAKO ERLIJIO IKASLEAK ALGORTAKO GIZA JANTOKIA IKUSTERA

Aurten abenduaren 12 eta 13an Algortako Karidade Alaben zentrua ikustera joan ginen. Irailatik aurrera URIBENEA zentruan bihurtu da, hau da, Gizarte Inklusiorako Eguneko Zerbitzuan, Foru Aldundia eta Sortarazik eramaten duten zentrua. Lehen giza jantokia bezala funtzionatzen zuen bakarrik.

    5 solairuko eraikina da:
    2. Solairuan:bulegoak eta batzar gelak daude.
    1. Solairuan: ANTXETA: eguneko harretarako zerbitzua (10:00-18:00)
    0. Solairuan: ARGITZEAN: gaueko harrera zerbitzua. 14 pertsona lo egiten dute: 5 emakume eta 9 gizon.
    -1 . solairuan: giza jantokia, dutxak eta garbiketa.
    Giza jantokian 2 Txanda daude:
    12:30etan kanpotik jatera datorrenak.
    14:00etan Uribenea zentruan daudenak. (6)
    -2. Solairuan: URIBENEA: gizarte inklusiorako eguneko zerbitzua. Tailerrak… dituzte. 5 langile daude hemen: Giza integratzailea, Giza langilea, 2 Psikologo..

Ikasleak oso adi egon ziren eta harrituta etorri ziren pobretasuna gure artean dagoela ikusita eta zein laguntza mota dagoen Algortan bertan.

Durangoko Azoka 2018

Asteazkenean, abenduak 5, Durangoko Azokako ikasle eguna izan zela aprobetxatuz, batxilergoko 1. mailako IKT eta musikako ikasleekin hara gerturatu ginen. Azoka ikusteaz gain gure ikasleek Plateruena Kafe Antzokian burutu zen euskal kantagintzari buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten.

 

EUSKARA EGUNA 2018 !!

EUSKARAREN EGUNA AIXERROTAN 
GURE HIZKUNTZA HAMAIKA BIHOTZ ETA AHOTAN
DANTZARI ERE ADIERAZI DUGU EGUNOTAN
GETXON EREINDAKO HAZIA LORATUKO DELA
DATOZEN URTEOTAN



EUSKARALDIA !!

Aixerrotan ere, Euskaraldiaren pregoia eta txupina!!!

 

azaroak 25ean emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna aldarrikatzen da

Eguna esanahi  historikoa du, ondoko estekan irakur ezazu..
Guk ikastetxean ere aldarrikatuko dugu ostiral honetan. Maila bakoitzean bideo bana  landuko dugu, gazteek jasan dezaketen biolentzia sexistaz eztabaida sortzeko.
Bideoek bikotekide batzuek egiten dituzten telefono - arropa edo lagunen kontrola, harreman sexualak izateko presioa, onespena  zer den edo ziber-txantajea landuko dituzte

Halaber, gure ikasleek lau bideo bidali dituzte Emakundek antolaturiko beldur barik lehiaketara :


Ikastetxeko irakasleok gure alea jarri nahi izan dugu eta mikromatxismoetan oinarrituriko bideoa sortu dugu, hemen duzue :

SOCIOSX1DIA Proiektua

Enpresa Ekonomiako ikasleak diren Ainhoa Arana, Renata Camacho, Ane Sanjuan eta Jose Libano aukeratuak  izan dira JAES Fundazioak antolatzen duen SOCIOSX1DIA proiektuan parte hartzeko.

 

Datorren azaroan 14an enpresa desberdinetara joango dira bertako langile batekin laneguna igarotzera. Aukera izango dute horrela enpresa bat barrutik nola kudeatzen den ikusteko.


Programa "Hilabeteko obra"

Atzo gure DBH 4 mailako musikako ikasleek esperientzia ahaztezin bat bizi izan zuten. Urrian zehar klasean landu dugun Richard Strauss-en “Horrela mintzatu zen Zarathustra” zuzenean entzuteko aukera izan zuten, BOSek martxan jarri duen proiektu berri bati esker: “Hilabeteko obra”. Eszenatoki gainean musikari eta Christoph König Zuzendariarekin batera egon ginen entseguan zehar, eta obrari buruzko gure iritziak eta hausnarketak partekatu genituen beraiekin.

Eskerrik asko BOSeko partaide guztiei!!!


Errekaren igoera kanoaz

Pasadan astean Industria teknologiako 2.batxilergoko ikasleek irteera egin zuten. Ibaizabal ibaian gora egin zuten Arriluzetik Euskalduna zubira kanoaz.Gelan landutako Industrializazioa ikusteko aukera izan zuten, portuko azpiegiturak, lehengo erabilerak, gaur egungo industriak, batzuk ixtear eta beste batzuk etorkizunarekin, eta burutzen ari den eraldaketa.

Aldi berean ere, Agenda 21 proiektuaren bidez, errekatik topatzen zuten zaborra batzen joan ziren. Horrela errekaren diagnostikoa egiten zuten eta itsasoetan dagoen zaborraz ohartu ziren


Antzerki jardunaldiak

Urriaren 23an eta 24an DBHko ikasle guztiek ABBADON (magia eta olerkia) 1 eta 2 DBHn, QUIJOTE, R2D2 o EL CABALLERO DE LA TRISTE FIGURA 3 DBHn eta TEMPESTADES (olerkia eta antzerki generoa) 4 DBHn antzezlanak ikusi dute, gaztelaniako departamendua antolaturik.

Oso ondo pasatu dute eta literaturarenganako interesa handitzeko asmoz egin dugu. Lortu dugulakoan gaude!

Eskerrik asko ikasleei hain harrera ona izateagatik!

 

Kontzentrazioa erasoen kontra

Atzo  Aixerrota ikastetxeko ikasle, irakasle, guraso eta langile elkarretaratzea egin dugu Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko



Dagoeneko ZAZPI dira 2.018 urtean Indarkeria Matxistak erahildako emakumeak Euskal Herrian.


ERASOEN AURREAN AIXERROTA ETA EUSKAL HERRIA TINKO!!!!

 

kalean, gauean, etxean, ... emakumeak ASKE!!!

 


AUTOBUSAK - BEHIN BETIKO ZERRENDA

Behin betiko zerrendak ikusteko egin klik hemen.

 

AUTOBUSA - Behin behineko zerrenda -EGUNERATUA

Autobusen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Gogoratu lehen zikloko ikasleek 2KM baino urrunago bizi behar direla eta 2.ziklokoak 4KM. Batxilergokoek ez dute autobusik.

Egon daitezkeen akatsak zuzendu eta eskaerak aztertu ondoren behin betiiko zerrendak argitaratuko dira.

Zalantzak eta eskaerak jagoba@aixerrotabhi.eu helbidera bidali astelehena 13.00ak baino lehen.

ORDUTEGIA: autobusen arduradunak lehenengo geltokitik 7.50ean pasatuko direla esan digu, besterik ez. Beraz denboraz egon zaitezte zuen geltokietan lehenengo egun hauetan, mesedez.

Aurkezpena 18-19 eta Ikasle zerrendak

18/19 Ikasturteko aurkezpena, Ostiralean izango da, Irailaren 7an, hurrengo ordutegiari jarraituz:


DBH 1.maila: 11.30etan ARETO NAGUSIAN

DBH 2.maila: 12.00etan ARETO NAGUSIAN

DBH 3.maila: 12.30etan ARETO NAGUSIAN

DBH 4.maila: 13.00etan GELATAN


BATXILLERGO eta ZIG/SAT ikasleak 13.30etan GELATAN

 

OHARRA: Ikasle zerrendak gaur iragarriko dira 12.00etatik aurrera.

 

Liburu Mailegua - 18/19

Urte honetan, liburu maileguaren dirua, bankutik pasatuko zaizue. Ostiralean, Irailak 7, liburuak bakoitzaren gelan banatuko zaizkie ikasleei. Mesedez ekarri motxila bat liburuak etxera eraman ahal izateko.


Eskerrik asko.

IRAKASLE BERRIENTZAT OHARRA - KURTSO HASIERA 18/19

Datorren astelehenean, irailak 3, 08.30etan, idazkaritzan irakasle berrien karguen jabetza izango da.

Eskerrik asko.

Liburu zerrendatan aldaketak - 2018/07/12

Liburu zerrendatan aldaketak egon dira. Berbegiratu mesedez. (2018/07/12)

18-19 IKASTURTEKO TESTULIBURUEN ZERRENDA

18-19 ikasturteko testuliburuen zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

BATXILERGOA - 18-19 ikasturterako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

18-19 ikasturterako, batxilergorako ikasleen onartuen eta baztertuen behin betiko  zerrenda ikusteko, egin klik hemen

BATXILERGOA - 18-19 ikasturterako onartu eta baztertuen behi behineko zerrenda

18-19 ikasturterako, batxilergorako ikasleen onartuen eta baztertuen zerrenda ikusteko, egin klik hemen

Holandan elkartrukean


Aixerrotako ikasle batzuk Holandan daude elkartrukean.

Bihar etxera datoz, baina gaur Maastrich bisitatu dute.

 


LGTBfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Maiatzaren 17an  Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen  dugu.
Egun horretan, 1990. urtean, ezabatu zuelako Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. 
Dena den, transexualiatateak oraindik ere Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenean jarraitzen du, eta horrek ez dio transfobia sozialaren aurkako borrokari berezikilaguntzen, kontrakoa baizik, pertsona transen egoera patologikoa indartzen du.
Lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan haien eskubideen alde egiteko antolatuko diren askotariko ekintzak koordinatzea da egun horren helburu nagusia.
AIXERROTAK IZAERA GUZTIAK MAITE DITU!!!!!!

IKASLEEN ONARPENA. BATXILERGOA

18/19 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2018/05/02tik 2018/05/13ra
  • Ikastetxean: 2018/05/02tik 2018/05/14ra

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.45     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.15

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

SUP Bilboko itsasadarrean

 

Aixerrotako ikasle talde batek, eskolan diseinatutako eta 3D inprimagailuan sortutako,plastikoak batzeko prototipoak frogatu zituzten.

Agenda 21 ko proiektuak aurrera eraman dute industria teknologiako ikasleek.

EZ DA SEXU-ABUSUA BORTXAKETA DA!!!!

Gaur goizean, apirilak 27, Getxoko Aixerrota ikastetxeko ikasle, irakasle, guraso eta langileak batu egin gara gure desadostasuna, haserrea eta mina adierazteko atzo plazaratu zen talde-bortxaketa epaiaren aurka.

Benetako justizia nahi dugu eta benetako justizia izateko emakumeak kontutan hartuta izan behar dira.


IDAZKARITZA - ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

Ikastetxeko idazkaritza, apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita egongo da.

Parkatu eragozpenak.

Onartutako eta ez-onartutako ikasleen behin-betiko zerrendak - DBH 2018-2019

Hurrengo zerrenda bietan, 2019-2019 ikasturterako Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzarako onartutako behin-betiko ikasleen zerrenda eta onarpenik gabeko behin-betiko ikasleen zerrenda ikus daitezke:

 

 

Ekonomia olinpiadak

Gaur, martxoak23, enpresa ekonomiako 13 ikasle Sarrikora hurbildu dira X.Ekonomia Olinpiadetan parte hartzeko.

Jokin,Naia,Olatz R., Ainhoa, Iria, Argi, Eukena, Olatz p. Michael, Aintzane, Unai, Itxaso eta Mikel ikastetxea ordezkatu dute UPV-EHUko Ekonomia olinpiadetan eta agian leku bat lortuko dute Estatu Espainoleko Ekonomia Olinpiadetara joateko. 



Zorionak zuen ausardiagatik eta zorte on kuadrila!!

GORA MARTXOAK 8!!

Urtero legez, Bertsolaritza eta Musika proiektuko ikasleek abesti bat prestatu digute martxoaren 8a aldarrikatzeko.

 SAT-eko ikasleek bere ekarpena egin nahi izan dute ere  eta abestiaren hitzetan oinarrituta pankarta bat prestatu dute ikastetxean jartzeko.

Bideoa ere egin dute eta hemen ikus dezakezue

Beste aldetik, aurten Bilgune feministak antolatua ekimen bereziak antolatu direla eta, ikastetxeko neskak lanean jarri dira eta batxilergo gela guztietara eraman dute “emakumeen egitekoak gizartean duen garrantzia” gaia.

Ildo horretan batxilergo neskek, irakasleek eta ikastetxeko bestelako langileek bat egin dute 4 orduko emakume lanuztearekin

 

Onartutako eta ez-onartutako ikasleen behin-behineko zerrendak - DBH 2018-2019

Hurrengo zerrenda bietan, 2019-2019 ikasturterako Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzarako onartutako behin-behineko ikasleen zerrenda eta onarpenik gabeko behin-behineko ikasleen zerrenda ikus daitezke:

 

 

Iratxe Alkizaren bisita

H:\AIXERROTA 17-18(irailak 17 )\AKP 2batx\AKP 2017-2018 ( 26 08 2017)\iratxe alkiza ruesgas 2.jpg

Pasaden otsailak 8 gure ikasle ohia Iratxe Alkiza Ruesgasek bisitatu gintuen eta  gure Administrazio Kudeaketa  Oinarrietako ikasle batzuekin elkartu zen.

Berarekin izandako elkarrizketan Iratxek, LEINNeko  ikaslea denetik,  bere ekintzaile lorpenak azaldu zizkien etorkizuneko ekintzailei.

Let´s cereals arrakastatsuaren sorreran izandako erronkak eta   Nomative.xyz  proiektu berriaren ildoak azaldu zituen.

Ordu bete  sakona bezain interesgarria izan zen. Espero dugu hurrengo urteetan berriro hemen izateko aukera edukiko dugunik, arrakasta berriak azaldu ditzan

Nomative

 

 

Joan den ostegunean hilik aurkitu zuten Ekai gazte transexuala bere herrian, Ondarroan. Aixerrota ikastetxeak bat egin nahi du bere lagun eta senideekin.

N:\Trukeak\HEZKIDETZA\Ekai gogoan 180219.jpg

Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu du Chrysallisek. Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko 'genero unitatean' inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.

AIXERROTAN IZAERA GUZTIAK MAITE DITUGU!!!!!!!

http://chrysallis.org.es/wp-content/uploads/2018/02/EKAI.jpg

IKASKETA BIDAIA - PRAGA 2018

Ikasleak primeran dabiltza Pragatik. Dena bikain doa !!

Ihauteri asteko idazkaritzako ordutegia

Hurrengo astean ihauteriak direla eta institutua eta idazkaritza itxita egongo dira astelehenean, 12an.

Asteko beste egunetan irekita egongo dira.

18/19 IKASTURTEAN AUTOBUSA ESKUBIDEA IZATEKO BALDINTZAK

OHARRA: Ikasle batek, autobusa erabiltzeko eskubidea izateko bete behar dituen bakldintzak honako hauek dira, ikaslaearen zikloaren arabera:

 

 

DBH 1.zikloan dauden ikasleentzat:


  1. Eragin eremukoa izatea
  2. Gutxienez 2km-tara izatea bizilekua

 


DBH 2.zikloan dauden ikasleentzat:

  1. Eragin eremukoa izatea
  2. Gutxienez 4km-tara izatea bizilekua


2011/2012. ikasturtean B ereduan zeuden ikasleek ez dute eragin eremuko baldintza bete behar. Hau da, eragin eremutik kanpo egonda, distantzia baldintza betetzen badute BADAGOKIE autobusa.

AURREMATRIKULA DBH 19/20

19/20 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2019/01/28tik 2018/02/07ra
  • Ikastetxean: 2019/01/28tik 2018/02/08ra

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.30     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.00

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Prozesuaren amaieran, emaitzak ikusi ahal izateko, "Ikasgunean" erregistratu beharko duzue, bertan argitaratuko baitira zerrendak.


Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeak jaso zuen Argia Ereiten Saria 2017

Cambridge azterketak


Esteka honetan duzue Aixerrotan egingo diren Cambridge ko azterketei buruzko informazioa (matrikula, datak,...)

Euskararen egunean Getxoko eskoletan grabatutako bideoa

GABON POSTALA 2017

Aurten ere Musikako ikasleok Gabonak eta urte berria zoriondu nahi zaituztegu.



Horretarako Lor taldearen "Zure doinua" abestiaren bertsioa egin dugu.



2017a ederto bukatu eta 2018a askoz hobea izan dadila!


Urte berri on!

 

 


Algortako Giza Jantokia ikustera

Abenduaren 14an, 4. mailako, erlijio ikasleak, Algortako Giza Jantokia ikustera joan ginen. Aurten betiko lekua konpontzen ari direnez, San Nikolas de Bariko abade etxea ikustera joan ginen.

Egunero 18-20 pertsona inguru jantoki honetara joaten dira, eguneko bazkari on bat hartzeko.

Algortako Karitate Alabek daramate 125 urte Algortan eta betidanik, pertsonak joaten ziren janaria eskatzen. Bazkaria emateko katering zerbitzu batetik ekartzen dute. Baina gozari zerbitzua eta afaltzeko poltsa bat ere prestatzen diete, beharra dutenei.

Udaletxeak eta pertsona pribatuek diru-laguntzak ematen dituzte jantoki hau ornitzeko eta mantentzeko.

Jantoki honetan 4 pertsona ibiltzen dira egunero lanean: 2 Karitate alaba eta 2 kanpokoak.

Komentatu ziguten pertsona hauek, janariaz aparte, behar dutena dela norbait beraietaz kexkatzea eta arduratzea.

IKASLEAK OSO ADI EGON ZIREN ETA UNKITUTA ATERA ZIREN!!!


BORDEAUX

Azaroaren 23tik 25era 2. Batxillerreko ikasleak Bordel hiria bisitatu zuten irakasle birekin batera. Handik itzultzean euren bizipenak kontatu eta argazkiak erakutsi dizkigute site baten. Dena ikusteko, KLIK EGIN HEMEN.


EUSKARA EGUNA 2017

"Euskarak bizi gaituela ospatzeko, atsedenaldian musikaz blai dantzarik dantza ibili gara Aixerrotan.


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi."


AZAROAREN 25a EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

 

Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Minerva, Maria Teresa eta Patria Mirabal, hiru ahizpa hauek tinko borrokatu zuten Dominikar Errepublikan, 1950eko hamarkadan, Leonidas Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horregatik behin baino gehiagotan espetxeratu zituzten, bortxatu eta torturatu. Hala ere, ez zuten etsi euren borrokan.

1.960ko Azaroaren 25ean,Inteligentzia Militarraren Zerbitzuko heriotza-eskuadroi batek gelditu zituen errepidean. Auto batera igoarazi zituzten hirurak La Cumbre herrira eramateko. Han hil egin zituzten, eta gero jipoitu, jendeak auto-istripuz hil zirela pentsatzeko. 




Nazio Batuen Batzar Nagusiak handik urte batzuetara, 1993an, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpena onartu zuen. Adierazpenak honela azaltzen  zuen zer den emakumearenganako indarkeria: “generoan oinarritutako biolentzia-ekintza oro, kalte fisiko, sexual edo psikikoak sortu edo gertatzeko bidean jartzen duena. Biolentzia horren adierazle dira, gertatu bizitza pribatuan gertatu bizitza publikoan, mehatxuak, presioa edo askatasuna bidegabeki debekatzea”.

 

Beldur barik 2017


Urtero legez, Emankundek BELDUR BARIK Bideo Lehiaketa abiarazi du eta informatikako ikasleek parte hartu dute.

 

BOZKATZERA animatzen zaituztegu gure ikasleen bideoak ikustera eta bozkatzera.  8 bideo aurkeztu ditu Aixerrotak eta zortziak bozkatu ditzazkezu ( baina bozka bana soilik!!!)

 

 

BOTOA EMATEKO ARGIBIDEAK

 

 

Azaroaren 24 eta 27 bitartean izango da. Bozkaketa 24ko goizeko 08:00etan ireki eta 27ko gaueko 23:59tan itxiko da.


1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.

 

2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez, edota emailean okertzen bagara?) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).

 

3.Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu zure korreo elektronikora (begiratu spam karpetak...) argibide eta link batekin. Link horrek sarrera baieztatzeko balio du. Beraz, sakatzen ez baduzu, ezin izango duzu bozkatu. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara eta bertan eman dezakezu zure botoa.

 

4.Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.

 

5.Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.

 

Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian sakatu. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.

 

AIXERROTAKO BIDEOAK

 

 

1. 24/7:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/247

 

2. Tostadak:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/tostadak

 

3. Beldurrik gabe... 016!:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/beldurrik-gabe-016

 

4. Indarkeria gure zainetan:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/indarkeria-gure-zainetan

 

5. Beti urduri:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/beti-urduri

 

6. Odol hotzez:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/odol-hotzez

 

7. Mundu ez perfektua::

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/mundu-ez-perfektua

 

8. Itxaropenera kondenatuta:

http://beldurbarik.org/eu/2017/11/itxaropenera-kondenatuta

 

 


BOZKATU GURE IKASLEEN LANAK!!!!!!!

 

ESKERRIK ASKO


AUTOBUS ZERBITZUKO BEHIN BETIKO ZERRENDAK

Autobusa erabiltzeko eskubidea duten ikasleen behin betiko zerrenda.

AUTOBUSETAN BETE EZ DIREN LEKUAK

Autobus zerbitzua erabiltzeko eskubidea duten ikasleen esleipena egin eta gero esleitu barik gelditu ziteezken plazen esleipena, baimendu gisa, egiteko epea zabaltzen da. 

  • 1. AUTOBUSEAN: LANTZARTE - OLLARETXE - GASOLINDEGIA - SAN IGNAZIO - AMEZTI- TELLETXE
  • 2. AUTOBUSEAN: AXGANE - MOREAGA
  • 3. AUTOBUSA: ELEXALDE - KURTXES - AZKORRI - BIDEZABAL

 

Beraien seme-alabak baimenduak izatea nahi duten familiek, autobusak@aixerrotabhi.eu helbide elektronikora, irailak 16, astelehena baino lehenago mezua bota beharko dute hurrengo informazioarekin:

  • Ikaslearen izen abizenak
  • Maila
  • Helbidea 
  • Harremanetarako telefonoa
  • Autobus zenbakia eta geltokia

 

Jesarleku libreak esleitzeko erizpideak hauexek dira:

1.Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen seme-alabak.
2.Zaintza partekatuan diren ikasleak.
3.Irakaskuntzako behe mailetako ikasleak, eta, horien artean, bizilekuak urrutien dauzkatenak edo joan etorriak-egiteko zailtasun handienak dituztenak.

Helbide elektroniko honek bakarrik izena emateko balio du eta ez da emailik bertatik erantzungo.

Irailak 20, ostiralean, baimenduekin harremanetan jarriko gara, plaza bat esleitu zaiela esateko eta ikasleei karnetak bananduko zaizkie. 

OHARRA: Baimenduak izateko, ikasleek ikastetxeko eragin eremukoak izan behar dute DERRIGORREZ. Ezinezkoa  da eragin eremutik kanpo bizi den ikasle bat baimentzea. Ikastetxeko eragin eremua hurrengo da: 1. BARRUTIA: 01, 03, 04, 06 eta 08 atalak eta 2. Barrutiko 1.atala

Ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia 17-18

 


Informazio Orokorra

 

Eskabidea on-line egiteko eta informazioa

Eskatzeko epea: Irailaren 18tik urriaren 18ra

AUTOBUS ZERBITZUA - GELTOKIAK, ORDUTEGIA ETA ZERRENDAK

Lehenego egun honetarako bakarrik lehenengo geltokiko ordua zehaz dezakegu. Ondorengo egunetan gidariak ikusitako trafiko baldintzak e.a kontutan harturik, beste geltokietako orduak zehaztuko ditugu.

Autobus karnetik ez dago momentuz, zerrendak behin betikoak izan arte. Karnetak egin ahala, ikasleei banatuko zaizkie (pare bat egunetan)

  • 1. Autobusa: Lantzarte - Ollaretxe - Gasolindegia(Regollos) - San Ignacio(farmazia) - Amezti - Telletxe. Irteera ordua, Lantzartetik, 07.55tan.
  • 2. Autobusa: Jolastoki - Axgane(Skate Park) - Elexalde - Eguskitza (Berango eskola).Irteera ordua, Jolastokitik, 08.00etan.
  • 3. Autobusa: Moreaga - Kurtxes - Azkorri - Bidezabal. Irteera ordua, Moreagatik, 08.05etan.

 

AUTOBUS ZERBITZUA 17-18 BEHIN BEHINEKOA

OHARRA: Aldaketak egon dira eta oraindik ere gehiago egon daitezke. Ostegunean, goizeko azken orduan behin betiko zerrendak jarriko ditugu.

Autobus zerbitzurako onartuak izan diren ikasleen izenak eta delegaritzak beraie esleitutako geltokia ikusi ahal izateko, egizue klik dagokizuen ibilbidean:

 


Leku libreren bat geldituko balitz, ikastetxeak esleituko luke, beti ere, zerbitzua &percent;100 eta normaltasun osoz funtzionatzera iritsi ondoren.
Ez dira aldaketarik onartuko, ez autobusez ezta geltokiz, behar bezala justifikatutakoak izan ezik.

OHARRA: ikasleek beraiei dagozkien jesarlekuan joan behar dute eta baraiek dira jesarleku horren arduradun bakarrak. 

LISTAS DE ALUMNOS CURSO 17-18

17-18 IKASTURTEA:

 

17-18 ikasturteko aurkezpena

Talde bakoitzaren aurkezpen ordua eta tokia ikusteko, egin klik hemen.

17-18 IKASTURTEKO TESTULIBURUEN ZERRENDA

17-18 ikasturteko testuliburuen zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

Testuliburuen programa

Testuliburuen programari buruzko informazioa lortzeko, egizue klik dagokizuen mailan

Visita de Iholdi Beristain

Ekainaren 19an DBH 4ko eta DBH 1eko Bertsolaritza orduan  ETB 1eko "BaGoaz" programako irabazlea izan genuen, Iholdi Beristain.

 

Programa honetako irabazleak "Goazen" telesailean papera irabazi du, aste honetan grabaketekin hasi dira.

 

Iholdik programaren gorabeherak, ikasketekin nola uztartu duen, gitarraren laguntzaz abestu zigun...

 

Gozatu genuen eta onena opa diogu!


Irakasgairen bat ingelesez ikastea eskatu duten ikasleak

Irakasgairen bat ingelesez ikastea eskatu duten ikasle guztiak, onartuak izan dira, DBHko 1.2. eta 3. mailetan. DBHko 4.mailan ez da ingeleseko talderik sortu eskeinitako irakasgaian.

Surf

DBHko 3Ako ikasleek surf ikastaroa egin zuten atzo ekainak 19an.

 

3Ako ikasleek irabazi zuten HEZKIDETZA proiektuak antolatu zuen argazki lehiaketa martxoaren 8aren inguruan.

 

Ikastetxean bizikleta hartu eta Arrietara hondartzara joan ziren. Bertan, gure neska-mutilak gustora  ibili ziren olatuen gainean.

 

Argazkigintzan ezezik surfean ere profesional moduan aritu ziren. ZORIONAK GUZTIEI


BATXILERGOA - ORDEZKARITZAK IKASTETXE HAU ESLEITU DIEN IKASLEEN ZERRENDA

2017/2018 ikasturterako ordezkaritzak ikastetxe hau esleitu dien ikasleen zerrenda ikusi ahal izateko egin klik hemen

2017-2018 IKASTURTERAKO BEHIN-BETIKO IKASLE ONARTUEN ZERRENDA - BATXILERGOA

17/18 ikasturteko batxilergoko ikasle onartuen behin-betiko zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

BORDELERAKO BIDAIA

DBH 4 F ko ikasleek, gehiengoentzat azken ikasturtea Aixerrotan, ikasketa bidaia izan zuten pasadan astean. Hemen haietako batek idatzitako testua irakurri dezakezue.


2017-2018 IKASTURTERAKO BEHIN-BEHINEKO IKASLEEN ONARPENA - BATXILERGOA

2017-2018 ikasturterako batxilergo ikasle onartuen behin-behineko zerrenda ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Las olimpiadas de la palabra

Aixerrotako ikasle batzuk Olimpiadas de la palabra delakoan parte hartu zuten.


Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

El 17 de Mayo es el Día Internacional contra la Homofobia,la Transfobia y la Bifobia. En este día en 1990, la OMS quito la homosexualidad de la lista de enfermedades.
De todas formas, la transexualidad sigue en la lista Internacional de enfermedades, y esto no ayuda a hacer frente a la  transfobia social, sino todo lo contrario,acentúa la situación patológica de los trans.
Uno de los objetivos   de este día, es coordinar las acciones y que se realizan en todo el mundo para denunciar la discriminación y a favor del colectivo de lesbianas, homosexuales, bisexuales y transexuales.
 A AIXERROTA LE GUSTAN TODOS LOS MODOS DE SER


Holandan

DBH 3 mailako 25 ikasle Holandan daude , Raayland Collegeko kideei bisita

itzultzen. Hemen , Amsterdameko "NEMO Science Museum" sarreran daude.


KANTU BAT GARA

1. Batxilergoan, Munduko Bertsolaritza proiektuan, aurten "esperimentu" antzeko bat egin dugu. Gazteek musika asko kontsumitzen dute, baina euskal musika ez zaie hain erakargarria egiten.


Ariketa bat proposatu diegu, olerki bat osatzea, baina euskal kantuen letra zatiak erabiliz eta tartean, haien hitzak txertatuz. Gaur egun edo lehengo kantuak erabiliz, ez dugu mugarik jarri. Emaitza oso ona izan da eta batzuk grabatzeko aukera izan ditugu.


Esteka honetan http://aixerrotamusika.blogspot.com.es/2017/05/kantu-bat-gara.html audioak zein olerkiak irakurri ahal izango dituzue.

IKASLEEN ONARPENA. BATXILERGOA

17/18 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2017/05/02etik 2017/05/11ra
  • Ikastetxean: 2017/05/02etik 2017/05/12era

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Goizez: 9.00 - 13.30     
  • Arratsaldez: 15.00 - 16.30 (ostegun eta ostiraletan izan ezik)

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Gernikako bonbardeaketaren 80.urteurrena

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan eta bihotzean genuela sortutako horma-irudia, herriarekiko gure omenaldi txikia.


 

Holandarrak berriro gure artean

Hamargarren aldiz, Raayland (Holanda) ikastetxeko ikasleak gure artean ditugu,aste bete gurekin egongo dira.Ongi etorriak!  

KULTUR LEHIAKETA

Kultur astea 2017

ITXARONZERRENDAKO ESKATZAILE ONARTUAK

Itxaronzerrendako eskatzaile onartuen zerrenda ikusteko, egn klik hemen.

IRTEERA SOPELAKO HONDARTZARA

Martxoaren 7 an 2.Batxilergoko geologia eta dibertsifikazio ikasleak Sopelako hondartzara irteera interesgarria egin zuren hango arrokak,mineralak eta egitura geologikoak ezagutzeko asmoz.

Hemen beraiek idatzitako


2017-2018 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENA - BEHIN-BETIKO ZERRENDAK

2017/2018 ikasturterako ikasle onartuen eta ez-onartuen BEHIN-BETIKO zerrendak argitaratu dira.


Zerrendak:


Andorrarako bidaia

Aurten ere Aixerrotako eskiatzaileak primeran ibili dira Andorratik.

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Gaur martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, 1. Batxilergoko Musika ikasleek abesti bat prestatu dute eguna ospatzeko. Amaralen "Son mis amigos" kantua hartu dute eta letra aldatu dute. Ez gara kantari profesionalak, baina gogo izugarriak jarri ditugu!


Esteka hementxe: http://aixerrotamusika.blogspot.com.es/2017/03/martxoak-8.html


Eta gogoratu, Emakumearen Eguna egunero izan behar du!


Visita a la bolsa de Bilbao

2. Batxilergo enpresa eta ekonomia ikasleak Bilboko burtsa bisitatu zuten pasa den Otsailaren 21 ean.


Bisita aprobetxatu zuten burtsa lehiaketako saridunei haien opariak emateko: Zorionak Julen Aparicio eta Gontzal Olagortari.


2017-2018 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENA - BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

2017/2018 ikasturterako ikasle onartuen eta ez-onartuen BEHIN-BEHINEKO zerrendak argitaratu dira.


Zerrendak:


Autogestio proiektua bati buruzko hitzaldia

Agenda 21 k antolatuta, Kontsumo arduratsuaren inguruan 2.batxilergoko ikasleentzat hitzaldia antolatu zen.

Lehen sektorean burututako proiektua elikadura subirotasunaren bila, kontsumo eta ekoizpen arduratsua.


Autogestiorako proiektu batetik bizimodua ateratzeko jauzia, gurekin Aner Mimentza izan genuen.


 

 


Hemen gazte nekazariei buruzko bideo labur bat duzue.


GAZTEAK, bizia eta airea - JÓVENES, un soplo de aire fresco from soberaniaalimentaria on Vimeo.

Santa Ageda 2017

 

Andra Mari eskolako ikasleak Santa Ageda abestera etorri dira.

Eskerrik asko!!!

MATRIKULAZIOA DBH 17/18

16/17 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2017/01/30etik 2017/02/09ra
  • Ikastetxean: 2017/01/30etik 2017/02/10era

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Goizez: 9.00 - 13.30    
  • Arratsaldez: 15.00 - 16.30 (ostegun eta ostiraletan izan ezik)

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Ekonomiari buruzko hitzaldiak

EUSKAL LEHIA BATZORDEA AIXERROTAN

Pasaden urtarrilaren 13an, Euskal Lehia Batzordeko partaide bat etorri zen ikastetxera batxiler lehenengo mailako Ekonomia ikasleei haien egitekoak azaltzeko.


 

EHUko EKONOMIA GRADUAK AZALDUTA AIXERROTAN


Imanol Basterretxea, Sarrikoko fakultateko Enpresa Antolakuntzako irakaslea, gurera etorri zen asteazkenean. Enpresa Ekonomiako ikasleei EHUko ekonomiako graduen berri eman zien.

Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta ikasleek haien zalantzak argitu ahal izan zituzten