ES | EU | EN
Gobierno Vasco

"GERTA DAKIZUKE" hitzaldiak

Gerta dakizuke izena duen istripuak saihesteko kanpainaren baitan, hitzaldiak eman zizkieten 3.DBH ko ikasleei.

Saio honen xedea bizkarrezur-muineko lesioen ezaugarrien berri ematea eta horien prebentzioaz jardutea da, lesio horiek askotan trafiko-istripuen ondorio izaten baitira.



Maritxu nora zoaz - zeinuen hizkuntzan

Lehenengo mailako ikasleok “Maritxu nora zoaz” abestia zeinuen hizkuntzan ikasi eta bideotxo bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen!


Algortako Giza Jantokia ikustera

Abenduaren 19an, 4. mailako, erlijio ikasleak, Algortako Giza Jantokia ikustera joan ginen.

Egunero 18-20 pertsona inguru jantoki honetara joaten dira, eguneko bazkari on bat hartzeko.

Algortako Karitate Alabek daramate 125 urte Algortan eta betidanik, pertsonak joaten ziren janaria eskatzen. Bazkaria emateko katering zerbitzu batetik ekartzen dute. Baina gozari zerbitzua eta afaltzeko poltsa bat ere prestatzen diete, beharra dutenei.

Udaletxeak eta pertsona pribatuek diru-laguntzak ematen dituzte jantoki hau ornitzeko eta mantentzeko.

Jantoki honetan 4 pertsona ibiltzen dira egunero lanean: 2 Karitate alaba eta 2 kanpokoak.

Komentatu ziguten pertsona hauek, janariaz aparte, behar dutena dela norbait beraietaz kexkatzea eta arduratzea.


IKASLEAK OSO ADI EGON ZIREN ETA UNKITUTA ATERA ZIREN!!!

 

Hemen gehiago azalduta


 


Plentziako Itsas Estazioara, PiE, bisita

Azken 13ak eta abenduaren 14a  3.DBHko ikasleak Plentziako Itsas Estazioa, PiE, bizitatu genuen. Zentro honetan, giza jarduerek ekosistemen osasunean duten eragina aztertzen dute eta baita ere nola ekosistemen osasunaren alterazioak arriskuan jar dezaketen gizakien osasuna.

Goiza hiru ataletan banatu ziguten. Areto nagusian zentroaren funtzionamenduaz, helburuez, antolamenduaz eta abarrez kontatu ziguten. Gero instalazioak erakutsi ziguten eta aukera izan genuen ikertzaileen lana ikusteko eta haiekin ingelesez “hitz  egiteko”.  Azken jardueran zenbait lagin ikusi genituen  mikroskopioez -  sakelako telefonoekin atera genituen argazkien adibide bat ikus dezakezu - .

Eskerrak eman behar diegu horko langile eta ikasleei eta, bereziki, gure ciceroneei: Manu, Ohiane , Beñat eta Ibon.

Itsas izarren gastrulak (Enbrioiak)


Abenduak 3 flashmoba

Orain aste batzuk, ikastetxeetan DBH 4 eta 1. Batxilergoko Musika ikasleek egindako flashmobak ikusgai izan zenituzten.


Oraingoan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, San Nikolas plazan antolatu zen flashmobaren bideoa daukazue. Erabilitako kantuaren letra, koreografia eta antolakuntzan DBH 4 eta 1. Batxilergoko Musika ikasleen proiektua izan da. Emaitza itzela, zorionak!!!


MUSIKA MINTEGIA


Zumaiako flyscha

Pasadan astelehenean Zumaiara joan ginen batxillergoko lehenengo mailakoak. Geologia-biologiako irteera izan zen, Zumaiako flyscharekin lotutakoa zehazki. Bertan, Algorriko interpretazio zentroa bisitatu eta flysch bera zuzenean aztertzeko abagunea izan genuen. Irteera borobila izan zen eguzkitsu atera zelako goiza.


Finantzak bizitzeko

4. DBHko Ekonomia ikasleak  “Finantzak bizitzeko” simulazio jokuan parte hartzen ari dira. Kutxabankek sortutako jokua honek  finantza-informazioa egokia barneratzen trebetasuna garatzen laguntzen du


Erromako kronikatxoa

Su-hiltzaileen ideia ematen zuena azkenean egia bihurtu zen. Ikasle batek erdi txantxetan (edo ez) esan zuen Kultura Klasikoa ikasteko modurik onena bertatik bertara ezagutzea zela. Eta non hobeto Erroman (Caput Mundi-Munduko Hiriburua) baino? Eta esan bezala, egia bihurtu da. Hona hemen bidaiaren kronikatxo bat Aixerrotako gainontzeko ikasleei inbidia apur bat emoteko:



Abenduaren 2an Loiuko aireportuan bildu ginen goiz (argazki hau ez dugu jarriko zeren baten bat oraindik ere esnatu gabe agertu baitzen...kar, kar, kar...) eta Erromara ailegatzean autobusa hartu eta gure etxe "berria" ezagutzera egin genuen. Etxea Batikanotik oso hurbil zegoen. Erosketa batzuk egin genituen. Izan ere, etxeak sukaldea zuenez, dirua aurrezteko aukera paregabea zen etxean jatea noiz edo noiz. Betiere, pizzak probatuko genituela jakitun. Of course!



 

Lehenengo egunean Batikano hiria ikusi genuen kanpotik eta Trastevere auzo ikusgarria ere bai.


Hurrengo egunean, Foroa eta Palatino muinoa ikusi genuen. Eta azalpenak nork ematen zituen? Latineko irakasleak? Bai zera, Inaziok eta Miriamek gidariarena egin zuten. Horren ostean, Koliseoa bisitatzera joan ginen. Bertan, Alex, Ane eta Nereak hartu zuten gidariaren papera. Kolosala benetan Koliseoa!



 

Biharamunean, furgoneta bat hartu eta Ponpeiarako bidea hartu genuen. Hiri honetaz ezer ez dakizuenok, benetan, sartu google-n, bilatu informazioa eta irakurri apur bat. Ikusiko duzue zein harrigarri den hiri hori... Datu bat bakarrik: Vesubio sumendiak leher egin eta labak orain dela 2000 urte zegoen bezala utzi du. Beraz, erromatarrak nola bizi ziren ikusteko? Brutala... Are brutalagoa Jonen eta Iratxeren azalpenekin.


Hurrengo egunean, San Pietro eliza bisitatu ostean, bakoitza bere aldera unea heldu zen. Ikasleak irakasleengandik urrundu pixka bat eta batez ere, irakasleak ikasleengandik urrundu...kar, kar, kar....

Dendaketan eta jaten ibili ostean, gure bidaiaren azken orduak amaitu genituen etxean kristoren afari batekin eta egun horietan gertatutako pasadizo guztiak gogoratuz.


Esperientzia polita Kultura Klasikoaren aldetik, bertatik bertara ikusi dugulako Aixerrotan apur bat txapa den edukia. Hala ere, idazten duen honen ustez, inportantea da ikasleek ikusi dutela nola egin behar den bidaiatzeko. Zer hartu behar den kontuan bidaia bat prestatzeko. Zelan komunikatu behar duzun zure hizkuntza ez den  hizkuntza arrotz batean.... Azken finean, gurasoekiko bizitza erosotik pertsona autonomoak bihurtzea. Izan ere, horixe izan zen benetako helburua bidaia honetan: autonomoak izaten ikasi.



Eta zer nahi duzue esatea? Ikasleak orain autonomoagoak dira? Ba bai, baina, jakina, autonomiak denbora eskatzen du. Batxilergoko ikasleok lortu duzue lehengo esperientzia honekin, baina 33 urterekin ere, idazten duen honek ikasten jarraitzen du bidaiatzen. Edo zer uste zenuten? Ikasketak institutua bukatzearekin batera amaitzen direla?


Arte ederretako irteerak

 

Ikasturtearen hasiera honetan arte ederretako ikasleek hainbat irteera egin dituzte, besteak beste,Bilboko Arte Ederretako museoa eta Karmelo Ortiz de Elgearen tailerra.

 

 


Getxoko zentru ezberdinetan grabatutako flashmoba


Abenduaren 2an DBH 4 eta 1. Batxilergoko ikasleek prestatutako flashmoba Getxoko zazpi ikastetxetan dantzatu zen. Hemen daukazue bideoa:



Laster barru, zapatuan, abenduaren 3an egindako flashmoba ikusgai izango dugu!

Getxoko boleibol txapelketa

 

Datorren asteburuan Abenduak 9-10 eta 11 n Getxon (Fadura) nesken Boleibol txapelketa antolatuko da.

Hemen  programa duzue

Euskara eguna 2016, San Nikolasen

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Aurretik tutoriala eskegi genuen dantza ikasi ahal izateko, gaurkoan, DBH 1eko ikasleek egindako mannequin challeng-a aurkezten dizuegu flashmobera gonbidatuz!


Abenduaren 3an, 19:00etan San Nikolas plazan itxaroten zaituztegu plaza dantzaz eta euskaraz betetzeko!


Animatu!

 





 

OGG (Eskola kontseilua) berristeko hauteskundeak

  • - Behin betiko Emaitzak
  • - Emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea: azaroaren 28tik 30era
  • - Murtziloen ebazpena: abenduaren 12an
  • - Emaitzak behin-betikoz argitaratzea: abenduak 13
  • - Eskola kontseilu berriaren eraketa: abenduaren 20an

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.


 

Beldur Barik

Pasa den hilean, 1. Batxillerreko ikasle batzuek bi bideo egin zituzten Beldur Barik web-gunerako, hots, Indarkeria sexista prebenitzeko programarako.


Bideoen izenburuak hauek dira:


- Ez!

TALDEAREN INDARRA

 


Bozkatu ahal duzue Beldur Barik web gune barruan, eskertuko genuke.

Horretarako ezinbestekoa da web barruan sartzea eta bi pausu hauek ematea:

1. BOTOA EMATEKO ERREGISTRATZEA EZINBESTEKOA DA


Erregistratu posta elektroniko batekin (hasierako orrian agertuko da erregistratzeko sarbidea)


2. Erregistratu ondoren...SARTU ZURE EMAILA ETA BOZKATU GOGOKO BIDEOAK.

Sartu e-maila eta joan Rankingera gure bi bideoak bilatzera. Orain bai, prest zaude zure botoa emateko.


ESKERRIK ASKO

Iruñako Planetarioa

 

Pasa den azaroaren 8an Biologia-Geologia mintegiak antolatutako Iruñako planetariora bisita egin genuen  DBH 1.mailako ikasleekin. Han bi saiotan hurrengo filmak ikusi genituen:

  1. Gora begira

Oskarbi dagoen gau batean gora begiratzen badugu, izarrak, Ilargia eta zenbait planeta ikus ditzakegu. Teleskopioaren laguntzarekin beste planeten ilargiak, nebulosak eta urrutiko galaxiak aurkitu ditugu. Pelikula honen bitartez gurekin gau bat gora begira pasatzeko gonbitea luzatu ziguten


  1. NanoCam - Unibertsoaren eskalak

Bigarren saio honetan mikroskopio elektronikoaren  bidez, oso irudi interesgarriak ikusi genituen

Eguraldia ez zen gure alde egon, baina ondo pasatu genuen.

Gernikako urriko azken astelehenean

 

Esaerak dio: "Lunes Gernikes, kolperik ez" eta han ibili ginen gu bazterrak arakatzen, azoka, Iparragirre, Europako herrien parkea eta Gernika Gernikarantz artelanaren aitzinean.

EUSKARA EGUNERAKO FLASHMOBA TUTORIALA

Aurten ere Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta flashmoba antolatu dugu abenduaren 3an Algortako San Nikolas plazan dantzatzeko. Berrikuntza moduan, Betagarriren "Euri tanta bakoitzean" kantari letrari aldatu diogu.


Hemen daukazue esteka entsaiatzen hasteko!

 


PASSION FOR KNOWLEDGE - top@DIPC

 

 

      


       

 

Passion for Knowledge 2016, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira.Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa sustatzea da.

Moderatzaile Pedro Miguel ETXENIKE izanik, aurten ondorengo hiru ikertzaileek hartu dute parte.

-Dame     Jocelyn BELL BURNELL     Astrofisika     Oxford University-koa, Erresuma Batua

 

Claude COHEN-TANNOUDJI     Fisika École     Normale Supérieure (ENS), Parisekoa. Fisikako     Nobel     Saria     1997.    

 

Martin     KARPLUS     Kimika     Harvard University-ekoa. Kimikako     Nobel Saria 2013.

Naukas

 

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan 2. Batxilergoko Fisika eta Kimika aukeratu dituzten ikasleak Fisika, Kimika, Astronomia, Matematika edota Neurologiari buruzko hitzaldi laburrak entzutera  joan dira.  Sakoneko elkarrizketak, umorezko  bakarrizketak, zuzeneko esperimentuak eta tailerren bidez diziplina zientifikoekiko jakin-mina zabaltzeko asmoz.

 

 

 

Bekak

Bekak eskatzeko epea luzatu da Azaroak 15 arte.

Esteka honetan informazioa duzue:


Bekak

ESKOLA KONTSEILUA OOG, BERRIZTEKO PROZESUA

Eskola kontseilua berrizteko prozesua martxan da, hauteskundeak egiteko lehenengo hautagaiak aurkeztu behar dira.

 

Hona hemen egutegia


"Hautagaitzak urriaren 24tik azaroaren 4ra aurkeztu ahal izango dira, honako inprimakiak  zuzendaritzan entregatuz"

 

Inprimakia deskargatzeko:


Ikasleak

Gurasoak

 

GETXOPHOTO


Getxophotoko argazki erakusketan Aixerrotako 4.mailako ikasleekin.


Normalkuntza bideoa

Garraioa 16-17

HEMEN

Kontsultatu daitezke:

-Eskola garraioa duten ikasleen zerrenda, geltokia,ibilbidea eta jesarlekua .

 


-Eta autobusen geltokiak eta ordutegia.

ADI

Autobusen ordutegia aldatu behar izan dugu.

HEMEN ikusi daiteke.

 

2016-2017 ikasturteko aurkezpena

Aurkezpena Irailak 7 eta eta eskola hasiera 8 an izango da 


 

16/17 IKASTURTEKO LIBURU ZERRENDA

Hemen 16/17 ikasturtean erabiliko diren liburuak dituzue

LIBURU ZERRENDA

LIBURUEN MAILEGUA

Liburu mailegu programari buruzko informazioa lortzeko, egin klik dagokizun kurtsoan:

Urkiolara irteera

Maiatzaren 19 eta 24 an, bi txanda eginda,Biologia-Geologia mintegiak DBH 1. mailako ikasle guztiak (A,B,C,D,E) Urkiolara eraman zituzten.

Bertan “Pagadia-Ekosistema” landu dugu eta Toki Alai inguru gelan Urkiolako ingurumenari buruzko jarduerak burutu genituen.

 

 

 


BATXILERGOKO BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK

Batxilergoko behin betiko onartuen zerrendak ikusteko:

- Batx 1 - Gizarte Zientziak

- Batx 1 - Humanitateak

- Batx 1 - Zientziak

- Batx 2 - Giza Zientziak

- Batx 2 - Zientziak

 

20BATXILERGOA,16-17 IKASTURTERAKO IKASLEEN BEHIN-BEHINEKO ONARPENA

Hemen begiratu ahal dira hurrengo ikasturtea Batxilergoa egiteko onartuen behin behineko zerrenda.


1.BATX/BACH 1º

2.BATX/BACH 2º

 

2.Batxilergoko ikasleentzat informazioa

Astelehenean, 23an, izango da 2. Batxilergoko ohiko azken ebaluazioa. Ikasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleentzat EZINBESTEKOA DA ondorengo dokumentazioa ekartzea Idazkaritzara Maiatzaren 25 edo 26an:

1 - NAN-aren fotokopia, eta Familia Ugaria izatekotan, horren ziurtagiriaren kopia, Batxilergo tituluaren eskaera prestatu ahal izateko.

2 - Selektibitatera badoaz (ohiko deialdian), hautaprobetarako matrikularen orria beteta ere ekarri behar dute (LINK).

 

Kontuan izan Unibertsitatera Sartzeko Probekin zerikusia duten honako data hauek, OHIKO deialdian:


2016/06/02: Ikasleek Hautaprobetako matrikula online aldatzeko epea. (Ordutegia: 8:00etatik - 15:00etara www.ehu.eus-en). Une honetatik aurrera matrikula behin betikoa da eta ez da aldaketarik onartuko inolaz ere.

2016/06/04-05: Argitara ematea azterketa egunak eta ikastetxeen banaketa epaimahaika (www.ehu.eus "sarrera" web orrian).

2016/06/06: ikasleek 12.00etatik aurrera Aixerrotako Idazkaritzan hartu behar dute hautaprobetarako frogagiria, azterketetara eraman behar bait dute.

2016/06/08-09-10: AZTERKETAK. Ordutegiak klik hemen

2016/06/16: Txartelak banatzea azterketa lekuetan eta internetez notakargitaratzea (institutuan 13.00etatik aurrera inguru banatuko ditugu gure aurtengo ikasleen emaitzak).

2016/06/17tik 21era: Bigarren zuzenketako edo erreklamazio eskaerak.

2016/06/20tik 24ra: Izena ematean egindako graduen aukerak BERRESTEA eta aukeren aldaketa web-aren bidez. Ezinbestekoa da eragiketa hau egitea.


Informazio guztia eskuragarri hemen

Eta EHUko Sarbide bulegoetan (946015555).

 

GURE IKASLEAK BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

Pasa den den astean, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatu ziren. Bertan gure hiru ikaslek parte hartu hartu zuten: Irene Ezkurra (Batx 1), Aritz Landeta (Batx 1) eta Maddalen Ruesgas (Batx 2).


Maddalen Ruesgas Algortako Azebarri Kultur Elkartean abestu zuen, Aritz Landetak eta Irene Ezkurrak, aldiz, Deustun. Oso ondo aritu ziren eta ale politak utzi zituzten entzuleen gozamenerako.


Aritz Landetak finalerako txartela lortu zuen, eta maiatzaren 22an Getxoko Fadura Aretoan entzuteko aukera izango dugu.


Zorionak hirukote!


Aritz, egurre!!!!!


Gure kostaldeko jagoleak bideoa

Aixerrota institutuko ikasle batzuk.

Azken hilabetetan, Kultura Ondareko lehiaketarako, Bizkaiko itsasargiei buruzko bideo batean lanean ibili dira.

Gure bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu.


Argazki txapelketa

Agenda 21 ekoek ARGAZKI LEHIAKETA antolatu dugu.

ZELAKO GETXO NAHI DUGU, izenburuarekin Getxon ingurugiroarekin eta herrian gustatzen zaizkizun lekuak,gauzak..., erlazionatuta dauden argazkiak hartuko dira, mugikortasuna,energia, zaborrak,ekosistemak......


Epea Maiatzaren 22.


Hiru talde egingo dira:

-DBH ikasleak

-Batxilergoko ikasleak

-Irakasle, langile,guraso


Hemen dituzue oinarriak, baldintzak etab

INFO +

 

Las olimpiadas de la palabra

Apirilaren 28 an  "Las Olimpias de la palabra" delakoaren finala ospatu zen.Bertan emakumeen papera esparru ezberdinetan aztertu egiten da, arte ederrak,publizitatea, zientzia ,zinema, eta politika besteak beste.

AMUB ek (Asociacion de mujeres universitarias de Bizkaia), antolatzen duen ekimen honetan Aixerrotako ikasle batzuk parte hartu zuten.


Holandar ikasleekin elkartrukea

Joan den astean Holandako Venrayko Raayland Collegeko 25 ikasle eta 2 irakasle gure artean egon ziren.

Hona hemen Bilbon ateratako argazkia.


Irteera Iparraldera

Astelehenean, apirilak 25, frantseseko ikasle guztiak (55) Iparraldera abiatu ziren. Urrugneko Wow Parken eman zuten goiza eta arratsaldean Donibane Loitzun bisitatu zuten. Egun zoragarria!


Urdaibaiko paduretara irteera

Apirilaren 20 an DBH ko 1 mailako talde guztiekin Busturiara joan ginen.

Bertan Padura-Ekosistematik (Urdaibai) ibili eta Biodibertsitate zentroa (Madariaga Dorretxea) ezagutu genuen.

Guztira 108 ikasle eta 6 irakasle parte hartu genuen.

Eskerrak eman Biologia sailari eta Agenda 21 ri, irteera antolatzeagaitik.


Ekonomia Olinpiada

Enpresa Ekonomiako Ikasle batzuk Sarrikon egon dira EUSKAL HERRIKO VIII. EKONOMIA OLINPIADAn parte hartzen.

Oihane, Alazne, Ane, Ines, Zuriñe, Julen, Laura, Anaid, Sara eta Irati izan dira aurten Aixerrotako ordezkariak EHUko Ekonomia Fakultateak, Sarrikon, antolatu duen Olinpiadan.

Ekonomiaren olinpiaden helburu nagusia da gazte jendearen artean Enpresen Administrazioa eta Ekonomiaren ikasketak sustatzea. Halaere, sariak badaude tartean ere eta hiru azterketa hoberenak aukera izango dute Valladolid–en egingo den estatuko Olinpiadetan parte hartzeko EHU ordezkatuz.


Urruneko zientzia lehiaketa

Monica Lopez DBH ko 3 .mailako den ikasleak "Ciencia Remota" delakoaren proiektuan parte hartzeagaitik Ipad mini bat irabazi du.Jarduera honetan Deustuko Unibertsitatean zegoen errobota manejatu behar zuen urrunetik.Teknologia sailetik ikasleak animatu ditugu eta gelan errobota erabili dugu.


ZUHAITZEN LANDAKETA

Eskola Agenda 21 k antolatua zuhaitz landaketa egin dugu 1º DBHko ikasleekin.Gela bakoitzeko bat landatu dugu, eta ikasle hauek institutuan dauden bitartean hazten ikusiko dituzte eta etorkizunean ikustera etorri daitezke.

 



Bertoko zuhaitzak eta zuhaizkak dira (aladiernoa,gurbitza,artea,ereñotza, gorostia) Tosu Betirako kolektibokoek bertan ,Getxon, hazitakoak.Eskerrak eman behar diegu zuhaitz hauek eman dizkigutelako.Gogoratu , labunbat honetan , Martxoak 19, Azkorrin zuhaitz landaketa antolatu dutela guztiontzat zabalduta.

 


 

Ea animatzen zareten!!!!

 

Vinilo Irratia Ipuin laburreko lehiaketa

 Batxiller 2.C eko bi ikaslek (Anaid Civian Bonilla yJon Aguirre Urkijo)  Vinilo irratiak antolatzen zuen ipuin laburreko lehiaketa exequeo irabazi dute.

ZORIONAK!!!

Hemen irakurri ditzakezue 


Martxoak 8, Emakumeen eguna

Gaur Martxoak 8 dela eta, Emakumeen Eguna, Batxilergoko Musikako ikasleok gure ekarpena egin nahi izan dugu. Kantu bat egin dugu (Eddy Grant-en "Johanna gime hope" kantuaren bertsioa) eta horrez gain argazkien bidez historian zehar Emakumeon borrokan lanean ibili diren emakumezkoei gorazarre egin diegu bideo txiki batean:

 

 

 

Eta.....Gogoratu, Emakumeen Eguna ez dela soilik Martxoak 8 izan behar!!!!

 

----------------------------

Hauxe da 2. Batxilergoko ikasleek egin duten bideoa, Martxoak 8, Emakumeen eguna ospatzeko.

 

Matrikulazioa DBHn:Behin-behineko onartuen zerrendak.

Hona hemen behin-behineko onartuen zerrenda.

Matrikula DBH : Eskatzaileen zerrenda

Hona hemen 2016/2017 ikasturterako eskatzaileen zerrenda.

MATRIKULAZIOA DBH 16/17

16/17 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

  • Online: 2016/01/25etik 2016/02/04ra
  • Ikastetxean: 2016/01/25etik 2016/02/05era

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Goizez: 9.00 - 13.30    
  • Arratsaldez: 15.00 - 16.30 (ostiraletan izan ezik)

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Aixerrotako eskiatzaileak Andorran

Aixerrotako eskiatzaileak , urtero legez, Andorran daude ondo pasatzen, argazki batzuk bidaltzen dizkigute.


Gu ta Gutarrak

4. mailako ikasleak Miramonen egon ziren Gu Ta Gutarrak programa grabatzen.Hurrengo astean zehar emango dute.





Ikasketa Bidaia : Praga.

Urtero bezala, 2 Batxilerreko ikasleek aste zuriko oporrak erabili dute ikasketa bidaia egiteko.Praga hiria bisitatu dute.Argazkian talde haundi bat ikus dezakezue.


Elkartrukea Poloniako ikasleekin

4. Ako ikasleak Sycowen (Polonia) astebete emango dute elkartruke programa baten barruan.Argazkian talde osoa hango ikastetxean ikus dezakezue.

 

 


Lekeitiora musika irteera

Urtarrilaren 28 eta 29an 1. Batxilergoko Musika ikasleak Lekeitio aldean ibili ziren. Bertso saio musikatua prestatu zuten aterpean, eskualdeko bertsolariekin: Eneko Arrate, Xabar Galletebeitia eta Lander Ibarluzearekin. Gure ikasleek musika jartzeaz gain, bertsotan ere aritu ziren, Aritz Landeta eta Irene Ezkurra jo ta ke ibili ziren ale politak utziz.


Doinu ezagunak prestatu zituzten trikia, zeharkako txirula eta gitarrarekin jotzeko (No woman no cry, Volando voy, Behin batean Loiolan, Guantanamera...)  eta bertsolariek musikaren laguntzaz inprobisatu zuten. Bertsolariak oso gustora eta gu geu ere! Esperimentua oso ondo atera zitzaigun.


Hurregon goizean, Isuntzara abiatu ginen eta batzuk arraun egin bitartean, besteok Kalbariora igo ziren. Aurrerago informazio zehatzagoa izango duzue gure blogean (aixerrotamusika.blogspot.com)

 


Gabon Jaia

Urtero bezala, abenduaren 23an, urteari amaiera emateko, institutuan Gabon Jaia antolatu genuen. Denetarik egon zen:  Musika ikasleek gabon zoriontsuak opa zizkiguten kantu baten bidez, euskaraokea, DBHko 1 mailako ikasleen bertsoak, euskal dantzak, postal lehiaketaren sari banaketa, txokolatea....  Hemen daukazue musika mintegiak prestatutako bideoa jaiaren harira.


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!!!


Mercado justo en el instituto y salida al comedor social de Algorta, por parte del alumnado de Religion

Abenduaren 14tik-18ra, Institutuan  Bidezko Merkataritzako produktuak jarri genituen salgai atsedenaldietan. Atera genuen dirua: 297 eurokoa izan zen.

Albistearen nondik norakoak, hemen

------------------------------------------------------------------------


Abenduaren 22an, 4. mailako, erlijio ikasleak eta dibertzifikazioko ikasleak, Algortako Giza Jantokia ikustera joan ginen.

Albistearen nondik norakoak, hemen.



Flashmob Euskara eguna

Abenduaren 3 an, Euskara egunean, Aixerrotako ikasleek gidatutako flashmoba egin zen.Bertan,Andres Isasi Musika eskolako bandak eta Kimetz abesbatza parte hartu zuten musika jotzen eta abesten.

ZORIONAK EKIMENAGAITIK!!!


 

ATZERRIAN HIZKUNTZA IKASTAROAK EGITEKO PLAZAK – 2016KO UDA

 

Hemen kontsultatu daitezke atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko ikastaroetarako plazak lortzeko noten kuadro eta erreklamazio epea, eta era berean eskabide guztien behin-betiko zerrenda alfabetikoa ere.

 

 

 

 

Martxan dugu liburutegiaren katalogoa

Liburuak, ordenatzen, katalogatzen eta registratu ondoren egin den lanari esker, martxan dugu ,Euskal Herriko Liburutegien Sareraen barruan, Liburutegiko katalogoa.Bertan liburuak kontsultatu daitezke gero erabiltzeko.

Liburutegian dago, Zerbitzuen barruan.


HEMEN

2.batxilergo enpresa ekonomia ikasleek Bilboko portua bisitatu dute.

Aixerrotako 2.batxilergoko ikasleek pasaden azaroaren 30an Bilboko portuko instalazioetan egon ziren Portuko aktibitate ekonomikoen berri izateko. Marketingeko arduradunaden Cristina Ardeoren eskutik Bilboko Portuko Agintaritzaren proiektuak eta Portua kudeatzeko sistemen berri izan zuten.

Aixerrotaren aurrean dagoen Portuak mundu osoarekin dauka lotura eta  EAEko BPGren ehuneko 16a sortzen du urtero.


Argazkian Ikasleak Bilboko Portuko Agintaritza zaharraren eraikinaren aurrean agertzen dira ( atzean Arrigunaga gaineko etxebizitzak antzeman daitezke).


Euskararen alde dantza egin dute Getxoko Aixerrotako ikasleek

Euskararen Egunaren harira, Getxoko Aixerrota institutuko ikasleek gidatutako flashmob berritzailea egin dute eguerdiko 12:30ean. Arrastian, 19:00etan, bigarrenez egin dute, Algortako Txiki-Otaegi plazan (San Nikolas plaza). Bigarren saio horretan, Andres Isasi Musika Eskolako Bandak eta Kimetz abesbatzak zuzenean jo eta kantatuko dute.

Hemen Hirukan aldizkarian argakiak dituzue



Aixerrota Batx. 2. mailako ikasleak Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzen.

Azaroaren 28an Batxilergoko  bigarren  mailako Erlijio ikasle batzuek, Bizkaiko Elikagaien Bankuak egindako kanpainean, partehartu zuten boluntario moduan. Gorlizko Eroski handian egon ginen. Berton 25 kutxa handi bete ziren. Ikasleak unkituta gelditu ziren jendearen eskuzabaltasunagatik.

Bizkaian milioi bat eta bost mila kilo janari batu izan ziren; pasadan urtean baino gehiago. Zazpi hilabetetarako nahikoa.

Eskerrik asko neskak!!!!!

Hemen argazki gehiago


Antibullying pop rock kontzertua

Azaroaren 13an, DBH 3 mailako ikasle guztiak eta DBH 4 mailan Musika egiten duten ikasleek kontzertu didaktiko bat entzutera joan ziren Areetako Andres Isasi Musika Eskolara. Kontzertu hau Zentsura At! programaren barruan zegoen eta abestietan  bullying aurkako mezuak zabaldu ziren. Musika taldea Mr Jam Junior Band izan zen eta Harrison Ivaz abeslari kanadiarraren laguntzarekin kontzertu on bat eman  zuten.

Posta elektronikoa jasotzeko gida laburra

Ikastetxeak emandako posta elektronikoa kontsultatzeko gida laburra.

Egin klik hemen ikusteko.

Portal IKASTEA

Ikastea portalera sartzeko gida-laburra.

Egin klik hemen ikusteko.

© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net