ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Aixerrota DBH 1. mailako ikasleak Iruñako Planetariumean.


Azaroaren 4an, asteazkenean, Gure DBH 1. mailako ikasleak Iruñako Planetariumera joan ziren, Biología-Geología mintegiak antolatutako irteeran. Bidaia apur bat astuna izan zen baina hango ekintzak oso interesgarriak izan ziren. Goizean ikasitako Astronomiaren kontzeptuak freskatu genituen "Gora Begira" saioaren bidez. Getxoko zeruaren irudia ikusteko aukera ere eman ziguten. Gero "Yamaguchi parkean" bazkaldu genuen. Ai zein goxoa zegoen Deirdreren tortila!
Azkenez arratsaldean bigarren saiora sartu ginen "Nanocam Unibertsoaren eskalak". Honek eman zigun "nanounibertsoa" ikusteko aukera.
Bueltan abesten eta txisteak kontatzen egin genuen.

Oso laburra egin zitzaigun han emandako denbora.

 


Arte Ederretako museoa bisitatzen

Azaroaren 4 an Batxilergo lehenengo mailako Marrazketa Artistikoko ikasleak Arte ederretako museora bisitatzera, bertan “Hormako irudiak” izeneko erakusketa ikusi zuten eta tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten



Karitaseko instalazioak ikusten Erandion

Batxilergo bigarren mailako erlijioko ikasleek GKE ezbedinen hitzaldiak izaten ari dira, ikasturtean zehar boluntzariotza arloan esperientzi batzuk izateko.

INFO +

"Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren zikloa

 

Ikasturte honetan ere aurrekoetan bezala, "Film Sozialak" Zinema Ikusezina ikusteko aukera izaten ari gara Urriaren 4 tik 8ra.

Beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera paregabea.

Udalatik babesa ematen etorri den taldeari eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Dar las gracias a una representación del ayuntamiento apoyando el evento..


AIXERROTAKO IKASLEAK AZKUE FUNDAZIOAREN KOMIKI DIGITALAREN 3. EDIZIOAN IRABAZLE!

Aixerrotako ikasle diren Gorka Urrutia eta Endika Galindezek, Azkue fundazioak antolatzen duen komiki digitalaren lehiaketan irabazle.

INFO+

Elkartrukea Poloniako ikasleekin

Egun hauetan 23 ikasle eta 2 irakasle poloniar gure artean egon dira gure 4 mailako talde batekin elkartruke baten lehenengo zatia burutzeko.Gure ikasleek neguan Poloniara bidaiatuko dute.Gure herria,hizkuntza eta kultura erakutsi diegu,eta pozik haien herrira itzuli dira.


ESKOLA GARRAIOA 15/16

Eskola garraioa duten ikasleen zerrenda kontsultatzeko, klik egin dagokion ibilbidean:

 

15/16 ikasturteko egutegia

15/16 ikasturteko eskola egutegia ikusteko, egin klik hemen.

© aixerrota
Telefonoa: 944280144 | 015109aa@hezkuntza.net