ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Nortasun Ezaugarriak eta Helburuak

Gure Institutuak hamar ezaugarri edo printzipiotan jaso ditu komunitatearen nortasuna eta helburuak:

1. ERRESPETATZEA: pertsonak, gauzak, arauak, norbera, ingurugiroa, inoren deiak eta iritziak eta inoren lana errespetatu egin behar dira
2. ASKATASUNA: Adierazpen askatasuna sustatzearekin batera, norberaren askatasunaren mugak ere kontuan hartu behar dira
3. NORBERAREN AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA: Pertsonaren autonomia sustatu behar da eta bai ardurak hartzen irakatsi ere
4. JUSTIZIA: Aukera berdintasuna, aniztasuna aintzat hartzea, integrazioa, ahaleginaren balorazioa, diskriminaziorik eza, arauak berraztertzea eta irakaslearen justiziazko eredutasuna
5. BAKEAN ETA BAKERAKO HEZITZEA: Bake giroan bizitzea; elkarrizketa, gatazka bideratzeko tresna gisa
6. ELKARTASUNA ETA KOOPERAZIOA: Partehartzea, kooperazioa, talde lana, lanen eta arduren banaketa, elkartasun proiektuak bultzatzea
7. PERTSONA OSORIK GARATZEA: Gaitasun kognitiboak, kritikoak, artistikoak, sozialak, afektiboak, mugimenezkoak eta teknologikoak
8. KULTURA ETA IKASKUNTZA: Kulturaren balio integratzailea, aisia, Euskal Herria abiapuntu gisa, eleaniztasuna, teknologia berriak, irakaskuntza osoa eta berritzailea, irakasleen prestakuntza, gurasoen prestakuntza
9. EUSKARA: HARREMAN ETA TRESNA-HIZKUNTZA: Euskara, gure kulturaren zutabeetako bat, ikaskuntzarako tresna hizkuntza, ikasle-irakasleen harreman hizkuntza, administrazioarekiko harreman hizkuntza; gurasoekin harreman elebiduna, euskararen Normalkuntzarako Plana; inguruko hizkera aintzat hartzea
10. OSASUNA ETA HIGIENEA: Jantokian, ikasgelan, gainerakoetan; tabakoaren eta beste droga batzuen arriskuak eta alternatibak, elikadura, gaixoen prebentzioa, kirola

 
 
© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net