ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Asociación de Madres y Padres de Alumnos ZENTZUZ Guraso Elkartea

 

Erregistroko zenbakia: 1250

Kontaktua: ampazentzuz@aixerrotabhi.eu

GURASO ELKARTEAREN HELBURUAK

 

 

  • Familien ahotsa eramatea eta hezkuntza jarduera hobetzearen inguruko gauza guztietan laguntzea.

  • Ikastetxeko hezkuntza eta kultur jardueretan parte hartzea eta laguntzea.

  • Aixerrotako ikasleen hezkuntzan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzea.
  • Euskal hizkuntzaren eta euskal kulturaren inguruko jarduera guztiak sustatzea.

  • Eskola-kirola sustatzea.

 

Ø      Ikastetxeko zuzendaritzari laguntzea, bertako ekipamendua eta instalazioak hobetzen eta egokitzen.


 

Sarrerak hemendik datoz:

 

  • Ikasleen kuotak (2014-15 ikasturtean, 25 euro familia bakoitzeko).

  • Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza.

  • Elkargarriren bidezko diru-laguntza (Getxoko Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa).

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak

 

Elkartearen gastuak ondoko hauei dagozkie:

 

  • Kultur jarduerak.

  • Eskolaz kanpoko jarduerak.

  • Kirol jarduerak.

  • Ikasturte amaierako bidaietarako laguntza.

  • Ikastetxea egokitzeko laguntza.

 

 

ZER EGITEN DU GURASO ELKARTEAK EGUNEKO BIZITZAN?

 

 

  • Diru-laguntzak lortzen ditu: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, ...

  • Familien iritziz dauden arazoak azaltzen dizkio ikastetxeari.
  • Institutuarekin batera aritzen da arazoei konponbidea bilatzen, institutuak hala eskatuz gero.

  • Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) eta OGGaren batzordeetan (iraunkorra, bizikidetza, osasuna eta segurtasuna, ekonomia, eta jantokia) parte hartzen du.

  • Institutuarekin batera zenbait proiektu lantzen ditu: liburu solidarioa, etab

  • Ekipamendua eskaintzen du: takilak etab.

  • Finantzazioa: ikasleen irteerak, ikasketa-bidaia, euskararen astea, kultur jarduerak...

 

 

 



 

 

© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net