ES | EU | EN
Gobierno Vasco

 

 20156- 2017 ikasturtea
Arduraduna Mª José Ugalde
Telefonoa 94 491 17 86

 

Jatorduak

 


astelehen, astearte eta asteazkena



  TXANDA ORDUA TALDEAK
  12:40-13:00  1º ESO
  13:05-13:30 2º ESO
  13:40-14:00 3º ESO
  14:05-14:30 4º ESO

 

  • Ostegun eta ostirala
 
TXANDA
ORDUA
TALDEAK
 
1er turno
14:30 a 14:55
1º-2º-3º-4º ESO

2015-2016 KO KUOTAK



 

GARRAIOA ESKUBIDEA DUTENAK    

GARRAIOA ESKUBIDEA EZ DUTENAK

IRAILA 

 

Astean zehar


     56,10   78,20
IKASTURTEAN   

 

3 egun /astero 

     

   35,48   49,45
IKASTURTEAN

 

5 egun /astero

   

   58,16   81,08
EKAINA

 

Astean zehar


    46,2

 

64,10




KUOTAREN PREZIOA

GARRAIOA DUTEN IKASLEAK               3,30
KUOTAREN PREZIOA GARRAIOA EZ DUTEN IKASLEAK  4,60
KUOTAREN PREZIOA NOIZBEHINKAKO IKASLEAK 5,20
KUOTAREN PREZIOA BESTEAK 8,10

 

" Garraio eskubidea duten ikasleak ikastetxearen eragin eremuan bizi eta, gainera,  distantziaren baldintzak betetzen dituztenak dira, hau da, 2km 1go ziklorako eta 4km 2. ziklorako."

 


- Jantokiaren erabilpenerako arau eta jarraibideak

  Badira urte batzuk Jantokiak bere zerbitzuan gaina jo duela. Egoera honek planifikazio egoki bat egitera behartzen gaitu, behar diren txandak, zaindariak, officeko orduak eta autobusen orduak (iraila, ostegun eta ostiralak kontuan hartuta) finkatzeko. Planifikazio hau Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzara bidaltzen da eta honek onarpena eman behar du. Hau guztiaren ondorioz zerbitzu hori eskatzeko oinarrizko arau batzuk finkatu beharra dago.

ZERBITZUAREN ARAUAK ETA JARRAIBIDEAK

  Jantokia Ikastetxearen familientzako zerbitzua da. Eurak dira zerbitzua erabiltzea, borondatez, eskatzen dutenak, horretarako finkatzen diren arauak betetzeko hitza emanez.

  • Jantokia erabiltzeko eskaera:

    • Zerbitzua eskatzeko, seme-alaben bitartez bidaltzen diren inprimakiak egokiro bete eta sinatuta garaiz eman behar dira ikastetxean

    • Planifikazioa eskaera eta kobraketa datuen arabera egingo da.

    • Finkaturiko epean eskaera egin ezean ezin izango da zerbitzua erabili.

    • Epez kanpoko eskaerak jantokiko Batzordeak aztertuko ditu.

    • Ohiko erabiltzaileak onartzeko epea amaitu ondoren, jantokia erabili nahi duten guztiak ezohiko bezala hartuko dira, salbu eta matrikulazio berrien kasuak, leku-aldaketak...(ikus Arautegia)

    • Eskatu eta geroko aldaketak idatziz eta arrazoituak egin beharko dira.

  • Ordainagiriak

    • Ordainagiriak hilaren 1. edo 2. asteetan kobratuko dira.

    • Iraileko eta urriko ordainagiriak urrian kobratuko dira, biak batera. Gauza bera egingo da maiatzean maiatzeko eta ekainekoarekin.

    • Aurreko ikasturteko ordaindu gabeko ordainagiririk izanez gero ezin izango da jantokia

    • erabili.

    • Ikasturtean zehar ezin izango da bi ordainagiri baino gehiago ordaindu gabe utzi. Kasu horretan zerbitzua moztu daiteke.

    • Garrantzitsua da ordainagiririk ez itzultzea, honek traba ugari dakar eta.

    • Jantokirako diru-laguntzak zuzenean sartzen ditu administrazioak jantokiko kontu

    • korrontean. Ondoren, dagokienei itzuliko zaie ordaindutakoa.

  • Arauotarikoren bat bete ezean jantokiko zerbitzua erabiltzeko eskubidea galtzea ekar

  • dezake.

Eskola Kontseiluko Jantokiko Batzordea

GURASOAK

Amaia De Ariño
 Susana Cadiñanos

IKASLEAK

Haizea Valdivieso
 Eider Anderez

IRAKASLEAK

Itxaso Gonzalez  Alfredo Olarra
JANTOKI ARDURADUNA Maria José Ugalde (ahotsa bai, botorik ez)
ZUZENDARITZA Marian Muguerza  

 

Kontuan izatekoak

  • Jantokira etortzen ez denean, diru itzultzeak ondorengo baldintzen arabera egingo dira:

    • Ausentzia 15 egun naturalekoa izan dadila, gutxienez ere

    • Ez etortzea 48 ordu lehenago jakinaraztea, gutxienez ere

    • Beka duten ikasleei ez zaie itzulketarik egingo.

  • Ikasleren bat medikuaren aginduz dietaren bat egiten ari bada, jantokiko arduradunari jakinarazi dio, ziurtagiri medikoa erantsiz.

  • Bazkaldu ondoren ikasleren batek Ikastetxetik kanpo irten behar badu, bere gurasoek idatziz jakinarazi beharko diote jantokiko arduradunari.



Jantokiko subentzio eskubidea

Jantokirako subentzioa jasotzeko eskubidea ikastetxe hau dagokien ikasleek baino ez dute, baina hurrengo baldintzen arabera:

  • DBH 1. zikloan: Etxetik ikastetxerainoko distantzia 2 km edo gehiago izatea

  • DBH 2. zikloan: Etxetik ikastetxerainoko distantzia 4 km edo gehiago izatea edo Berangotik etortzea

  • Bai batzuk eta bai besteek, Udaletxeko ziurtagiria aurkeztu behar dute.

FUNTZIONAMENDU ARAUAK IKASLEENTZAT

Jantokia eta eguerdiko jolas ordua

Jantokiko eta eguerdiko denbora ikastetxeko hezkuntzari loturik dago eta ikasleen hezkuntzarako eginkizun osagarria izan behar du.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek jantokian jokabide egokia izateko adina eta beharra daukate. Jantokia ez da jolastokia, elikatzeko eta harremanetarako tokia baizik.

Jantokian dauden bitartean, ikasleek ohitura eta jokaera egokiak izan behar dituzte, bertan dauden guztien osasuna zaintzeko eta guztiei zor zaien errespetua mantentzeko. Izan ere, jatorduetako ohitura egokiak ez zaizkie adin honetako ikasleei jantokian irakasten.

Ikasleren batek zailtasun, arazo edo jokaera desegokiren bat izango balu, egoeraren konponbidea aztertuko litzateke eta familiari ohartaraziko litzaioke.

Ikasleek osasuntsu jan behar dute; kantitatea ez da garrantzitsuena, kalitatea baizik. Elikaduran sor daitezkeen gorabeheren aurrean zigorra ezarri beharrean, aztertu eta familiarekin batera konponbidea bilatu behar da. Honen ondorioz, ikasturte hasiera-hasieratik ikasleen arazoak ezagutzea EZINBESTEKOA DA, hauen konponbidea aurkituko bada. Era berean, ikasleren batek dieta berezia edo bestelako beharren bat izanez gero, ikasturte hasieran ohartarazi beharko zaigu.

JANTOKIAN

  • Zerbitzua egokia izateko, ORDURAKO IRISTEA beharrezkoa da.

  • Astiro eta era ordenatuan sartu eta irtetea.

  • Bakoitzari dagokion tokia bete eta oihukatu gabe hitz egitea.

  • Portaera egokia mantentzea (ahoa itxita jatea, tokia eta erabilitako guztia garbi mantentzea...)

  • Jantokiko tresneria eta altzariak zaintzea.

  • Janaria bertan jateko eta horretarako soilik erabiltzea.

  • Erabilitako guztia ahalik eta txukunen uztea.

  • Langile zein ikaskideenganako erabateko errespetua adieraztea, langileek une horretan irakasleen maila bera dutela kontuan harturik.

EGUERDIKO ATSEDENALDIA

•  Ikastetxeko arau berak errespetatuko dira.

•  Ikasleak jolastokietan (patioetan) egongo dira eta baimenik gabe ezingo dira bertatik atera. Baimenik gabe ikastetxetik irtetea, pasilloetatik ibiltzea eta larrialdietarako ateetatik zehar ibiltzea debekaturik dago.

•  Une oro zaintzaileen oharrei jaramon egingo zaie.

•  Baloia eta antzeko jostailuak dagokien tokian erabiliko dira.


NEURRI ZUZENTZAILEAK

  1. Ahal den guztietan neurri zuzentzailea berehala ezarriko da (tokia garbitu, botatakoa batu, jantokitik ateratako janaria itzuli...)

  2. Familiei hurrengo jokabideen berri emango zaie:

..................2.1 Behin eta berriz errepikatutako jokabide desegokia.

..................2.2 Langile zein ikaskideekiko berariazko jokabide desatsegina.

  1. Lehenago zigortutako jokabide desatsegin, desegoki edo oldarkorrak errepikatuko balira, ikastetxeko zuzendaritza taldekoekin batera aztertu eta dagokion ikaslea jantokitik aldi baterako edo behin-betiko kaleratzea erabakiko litzateke.


  • NOLA JOKATU JANTOKIAN

  • Zerrendetan egun kopuruen datuak zuzen dauden begiratu, eta horrela ez bada, zuzendu.

  • Mahaiek zenbaki bana daukate.

  • Zerrendetan hurrengoa agertzen da: mahaiari dagokion zenbakia, txanda, ordutegia, ikasturtea eta mahaikideen zerrenda.

  • Mahaikideak dagokien tokian eseriko dira.

  • Bai janariarekin bai urarekin kontuz ibiliko gara eta mahai gainekoa zein azpikoa txukun mantenduko dugu.

  • Oihukatu gabe, tonu egokian hitz egingo dugu, jateko toki lasaia lortzeko.

  • Jateko erabilitako tokia ahalik eta txukunen utziko dugu.

  • Mahai-tresnak emango diguten ontzian sartuko ditugu.

  • Edalontziak hustuko ditugu.

  • Hondakinak (janaria, ahozapiak…) platerean utziko ditugu.

  • Hondakinak plastikozkoak izanez gero birziklatzeko dagokien ontzian botako ditugu.
© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net