ES | EU | EN
Gobierno Vasco

AIXERROTA BHI – ELEANIZTASUNARI LOTUTAKO IBILBIDEA

1996-2000 urteen artean Andra Mari LH Ikastetxean ANIZPE eleaniztasun programa aurrera atera zen. 2000-2001 ikasturtean ikasle horiek Aixerrota ikastetxera etorri ziren, baina haiekin batera beste hiru ikastetxetako umeak etorri ziren gurera. Hau kontuan hartuta, 2000-2002 kurtsoetarako Proiektu bat prestatu genuen, ingeles irakasleak gai desberdinetako unitate didaktikoak jorratzen zituen, beti ere ikasleek edukiak euskaraz landu ondoren, honako helburuekin:

·         Ingelesaren erabiltze behikularra curriculumeko zenbait gai lantzeko

·         Ikasleen autonomia indartzea teknologia berrien bidez

·         Ikasleak mundu eleanitzerako prestatzea

2002-2003an pausu bat haratago eman genuen, hautazko berria eskaini genuen, MWS (Media Workshop), non ingelesez egindako aldizkari digital bat argitaratzen genuen, Macromedia Dreamweaver programarekin eginda.

2003an Eusko Jaurlaritzako lehen deialdi ofizialean parte hartu genuen, 2003tik 2009era arte jarraitu genuen proiektu ofizialekin, eredu berdina jarraituz. 2007an talde eleanitzarekin elkartruke batean parte hartzen hasi ginen, gaur arte iraun duena, Raayland Collegerekin, Venray (Holanda).

Hurrengo deialdi ofizialetan parte hartu ez badugu ere, “Eleaniztasuna Gure Erara” aurrera eramaten jarraitu dugu, ikastetxeko baliabideekin.

 

2014ko ekainaren 27ko  deialdi ofizialean (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe publikoei, hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleanitzak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2014-2015 ikasturtean) parte hartzeko erabakia hartu genuen, eta gure eskaera onartua izan denez, datozen bi ikasturteetan (2014-2016) Hezkuntza Sailaren programaren barruan arituko gara.

 

 

© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net