ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Aixerrota institutua bi ikastetxeren bategitetik sortua da: bata Getxo 3 Batxilergo Institutua,1979an abian jarri zena; bestea, Lanbide Heziketako Institutu bat: Aixerrota LHI, 1983an sortua. Izen horri, Aixerrotari, eutsi diogu ikastetxe berriari izena ematerakoan.

Aixerrota BHI, institutu berria, 1998an gauzatu zen eredu euskalduneko ikastetxe moduan; ikasketak, berriz, DBH osoa, hiru Batxilergo mota eta SAT taldea dira gaur egun.

Aixerrota BHI Getxon kokaturik dago, Andra Mari auzoan, Bizkaiko itsasertzean. Ikastetxeak 2001 urtean burutu eta argitara eman zuen bere Hezkuntza Proiektua (IHP) eta Curriculum Proiektua egiteko bidean da.

© aixerrota
Telefonoa: 944911786 | 015109aa@hezkuntza.net